Bellas Arteko eraikina okupatu zuen kolektibaren oharra:

6 hilabete ondoren, 15-M mugimenduak egindako aldarrikapen utopikoak gutxi dira. Alderantziz, eskubide garrantzitsuetaz hitz egiten dugu: demokrazia, partehartzea, etxebizitza edo osasuna bezalako eskubideak, alegia. Baina, honetaz gain ametsak ere baditugu, antzoki huts bat bizitza gune batean bihurtzea izan daiteken bezala. Duela 30 urte besteek itxi zituzten ateak irikitzea. Hiriaren eskaera historiko bat errealitate bilakatzea. Baina, amets batzuk orden judizialik gabeko 20 Udaltzaingok atea bortxatzen dutenean amaitzen dira.

Ez zen ekintza sinboliko bat izan. Hildako eraikin bat talde kudeaketa bilatzen duten pertsona eta taldeen parte hartze gune batean bihurtzeko, toki hau irekitzea erabaki genuen, beti ere demokrazia, konfidantza, eskuzabaltasuna, transparentzia, komunak diren gauzen zaintza eta garapena bezalako baliopean. Kultura ireki eta herritar bat garatzeko aukera emango zuelakoan geunden, non lan kolektiboak, eztabaidak, experimentazioa eta gure eskubideen aldeko borrokak funtsezkoak izango ziren. Gauza pila bat gertatu ahal izango ziren tokia, batezere, ezusteko gauzak.

11:30ak inguru, eraikineko leiho desberdinetatik hiru pankarta zintzilikatu genituen eta ekintza sare sozialetan eta blog batean argitaratu genuen, gizarteari jakinarazteko asmoz. Handik minutu batzuetara komunikabide desberdinak agertzen hasi ziren, era egoki batez informatu zitzaielarik. 13:00ak inguru, eraikineko atean Udaltzaingoa agertu zen. Bai eraikinaren kanpotik eta bai barrutik ere, hitz egiten saiatu ginen, baina beraiek ez ziguten horretarako aukerarik eman. Barnetik Udaltzaingoen nagusiari irtenarazteko ordenaz galdetu zitzaionean, irtenarazterik ez zela egongo esan zigun. Momentu horretan bertan, atetik aldendu zen, handik gerora egondako konmunikazio saiakera guztiak kontutan hartu gabe. Une baten ondoren, udaltzain batzuk, palankak erabiliz, atea bortxatzen hasi ziren.

Ez genuen, inolaz ere, atea ireki. 20 poliziek (haien artean hainbat ertzain) indarraren bidez hautsi zuten atea irudietan ikusten den bezala. Irekitze bortitzaren ostean, Udaltza#urbieta61 bellas artes Indarra erabilizinak eraikinean sartu zirenean, atetik gertu aurkitu gintuzten eta identifikatu eta katxeatu egin gintuzten. Orduan, eraikina uzteko bi aukera azaldu zitzaizkigun, gure kabuz edo beraiek behartuta. Hau ikusita, era baketsuan atera ginen, udaltzainek eraikina lehenbailehen utz genezan behin eta berriz agintzen ziguten bitartean.

Eta honela gertatu da ametsen antzokiaren esnatze leuna, gure segurtasunaren babesleek berriz ere zapuztua, era “jatorrean”,palankak erabiliz, eraikin hau lotaldi luze batetan sar genezan eskatuz, lotaldi honek diruak sen onak baino gehiago balio duen bitartean jarraituko duelarik. Sen on hau faltan sumatzen da SADEk, jabeak, “eraikina ez dago utzita, naiz eta antzokiak duela 30 urte bere ateak itxi” bezalako gauzak esaten dituenean, edo Udaltzaingoak irtenarazte hau irtenaraztea ez dela izan kontsideratu duenean. Baina Sen onaren falta honen aurrean gure pentsamolde kolektiboa jarriko dugu.

Jadanik ez zarete konturatu ez dizuegula lo egiten utziko, amesten uzten ez bagaituzue.