Gasteizko campuseko ikasle presoen askatasuna eta ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute ostegunean Gasteizko gaztetxean, haien artean Xalba Kortxoeneako kidea delarik. Hona hemen Presoen Aldeko Taldeak zabaldutako mezua:

Presoen Aldeko Taldearen oharra:

Urtero moduan, abenduaren azkenengo ostegunean, Presoen Aldeko Taldeak (PAT) antolatuta, ikasle presoen eguna burutuko da Gasteizko gaztetxean.

Bertan, magisteritzako ikasle diren Iker Araguas eta Aiala Zaldibar eta letren fakultateko ikasle den Xalba Ramirezen askatasuna eta ikasteko eskubidea aldarrikatuko dira.

20:30etan hasita, Egurra ta kitto! eta Eskean taldeen kontzertuez gain, ekitaldia, parranda eta giro bikaina izango da.

Gogoratu bestalde, sarreran HARABA!ko kamisetak erosteko aukera izango dela 6€ren truke.

Animatu eta egin ezazu topa ikasle presoen omenez!

Info+ harabakanpus.tk