Kasik eta HHD taldeek Groseko Kortxoenea Gaztetxean kontzertua eskeiniko dute, otsailaren 24ean gaueko 21:00etan hasita.

Kasik (argazkian) taldea Azkoiti-Azpeitiko bost gaztek osatzen dute eta inguru horretatik aspaldian atera den talde interesgarrienetakoa dela esan genezake. Beraien influentziataz galdetuta Queens of the stone age, Berri Txarrak, Kuraia, Rage against the machine, Muse, Tool… bezalako taldea aipatzen dituzte.

HHD taldearen bigarren kontzertua da, hasi berrien gogoa eta grina eszenatokian isladatzeko asmoz.

http://www.youtube.com/watch?v=ywMhAymGmSc&feature=player_embedded

http://www.youtube.com/watch?v=EV39YySfZJM