BeƱat Lizeaga, Xalbador Ramirez, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz euskal preso politikoak espetxetik aterako dira gaur, ezarri dieten bermea ordainduta.

Lau gazte independentistek iazko otsailean euroaginduaren aurka Izpuran eginiko itxialdian parte hartu zuten eta hurrengo hilabetean zehar, martxoan, atxilotu egin zituzten. Espainiaratu ondoren espetxeratu zituzten. Haiekin batera izan ziren Irati Tobar, Endika Perez, Aiala Zaldibar eta Jazint Ramirez. Azken biak ere aske utzi dituzte azken asteotan, bermea ordainduta.

ONGI ETORRI KORTXOENEARA XALBA !!!