Askok jakingo zenutenez, pasadan astean Erromako CSOA Cortocircuito erre egin zen. Bertan jantoki herrikoi kooperatiboa, kontzertu gela eta ikasgelak zeukatelarik. Eraikina guztiz deuseztatu egin da eta elkartasun zein laguntza kanpaina batean murgildu dira. Corto-ko lagunek dirua eta eskuak behar dituzte berriro aktibitatea has dadin. Horretarako Erromako gaztetxe eta proiektu autokudeatuek ekimenak antolatzen ari dira dirua lortzeko.

Guk ere, Euskal Herritik elkartasun ekimenak antolatuko ditugu, hainbat alditan Euskal Herriarekin elkartasuna adierazi duten proiektuak laguntzeko. Auzoko jaietako gaztetxeko txoznan kamiseta batzuk eskuratu ditzakezue 10 €-tan.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik,

Gora Munduko proiektu askatzaileak!!!

Corto Circuito Aurrera!