admin

admin

This user hasn't shared any profile information

Posts by admin

Lucio Urtubiaren hitzaldiaren audioa


Jaitsi

BADATOR METAMORFOSIA!

BADATOR METAMORFOSIA!

Badira 3 urte baino gehiago Indianoene kaleko fabrika zahar hura okupatu genuenetik. Urte hauetan hamaika auzolan egin ditugu, egun ezagutzen dugun Kortxoenea eraikitzeko, baina azken boladan, gure jarduna era egokian aurrera eraman ahal izateko aldaketa baten beharra ikusi dugu. Horregatik antolatzen ari garen AUZOLAN ERRALDOI honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

Bi helburu jarri dizkiogu auzolan egun berezi honi, batetik, gaztetxeak behar dituen lanak burutu nahi ditugu, noski, baina bestetik, Donostiako kolektibo, eragile eta norbanako ezberdinekin elkarlana gauzatu nahi dugu. Kortxoeneak ateak irekita dauzka gerturatu nahi duen ororentzat, eta egun hau probestu nahi dugu, Kortxoenea bere eginez, jende ezberdina bertaratu dadin.

Hau duzue beraz gure proposamena, giro jatorrean, elkarlanean eta laguntasunez egun hau igaro nahi baduzue, ez zalantzarik izan, etorri Kortxoeneako auzolan erraldoira!!!


ABENDUAK 7 AUZOLAN EGUN ERRALDOIA

Egitaraua:
9:00etan puntuan LANARI EKIN!
11:00etan hamaiketako azkarra txistorra eta sagardoarekin
14:00etan BAZKARIA (doan)
15:00etan kafea hartu eta berriz lanera!
18:00etan merienda.
21:00etan kontzertu akustikoa eta ogitartekoak langileentzat!

 

AUZOLANA-724x1024

Donostiako gazte mugimendua batu eta bultzada emateko kalejira egingo dute igandean

Donostiako gazte mugimenduaren arteko harreman sarea estutu asmoz, kalejira bat egingo dute igandean, abenduak 1, Egian. Gazte eragile guztiak deitu dituzte parte hartzera: asanbladak, aisialdi taldeak, kultur-eragileak, kofradiak… 17:00etan izango da, eta atxikimendua adierazteko azpiko kartela erabiltzea proposatu dute, eragile bakoitzak behean eskuinaldean bere izen edo irudia itsatsita.

donostia_gazte_mugimendua_kalejira

Abenduak 6 Herrik Eskolak Kortxoenean, JAI EGUN ARROTZEI INTSUMISIOA!

Abenduak 6an, konstituzio espainiarreren egunean hain zuzen, jai egun inposatuei aurre eginez, Herri Eskolak antolatu ditu Donostiako ERNAIek Kortxoenean. LOMCE legea eta Auzolana izango dituzte hizpide, beraz badakizu,ostiralean denok lanera! Denok klasera!

er

TOPATUko lagunek Kortxoeneako serigrafiako kideekin egindako bideo tutoriala

Esker bereziak Topatuko lagunei egindako lanagatik eta gurekin kontatzeagatik!!!

ETBko Euskal Herria Zuzenean saioan larunbateko auzolanari buruzko erreportaia

Kortxoeneari buruzko erreportaia 27. minututik aurrera duzue ikusgai, eta badakizu, larunbatean etorri Kortxoeneako auzolarena!!!

“DESOBEDIENTZIA, elkartasunetik konpromisora” dokumentalaren trailerra

Hemen duzue “DESOBEDIENTZIA, elkartasunetik konpromisora” dokumentalaren trailerra, eta gogoratu, denon laguntza behar dela dokumental hau aurrera ateratzeko, laguntzeko sartu Verkamiren web orrian HEMEN klikatuta.

Trailerra:

Putzuzulo, mila ametsen fabrika

Zarauzko PUTZUZULO Amets Fabrikaren 8. urteurrena medio, elkarrizketa bat egin diete bertako bi kideri Info7 irratian, entzuteko klikatu HEMEN.
putzuzlo-300x225

Abenduak 5 WILLIS DRUMMOND + TOTAL HEELS

WILLIS

Azaroak 29, ostirala kontzertrua Kortxoenean: MOY LOU LOU eta ARRAMAZKA

arramazka-728x1024

Igorreko gazteak badekie gaztetxea, ZORIONAK!!!

Argi ikuskizuna Elorrixoko gaztetxean

admin's RSS Feed
Go to Top