errepresioa

Manifestazioa!!! Pasai Antxon

13087873_976794782434310_6729200022586280265_n

Azaroak 17 asteartea, kontzentrazioa19:00tan udaletxean

kontz1

Manifestazioa Donostiako 8 gazte independentistaren kontrako sententziaren aurrean

Sententzia atera ondoreneko agerraldia

Xalbaren harrera

*GUREKIN JARRAITZEN DUZU, GLADYS*

1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil
zintuen, Gladys. Datorren igandean, hura gertatu zela 33 urte. Aurten ez dugu Egia parkeko oroitarriaren inguruan biltzeko deialdirik egingo, ez
modu formalean, behintzat. Egutegia hitzordu interesgarriz beteta dago eta, hori kontuan izanda, erabaki dugu, aurtengoz, ez zela komeni beste bat
gehitzea, beste hori guretzat bereziki adierazgarria bada ere. Hala ere, badakizu ez zaitugula ahazten. Horregatik, gutun honen bidez, xume-xume eta
labur-labur, panoramaren berri eman nahi dizugu, urtero fetxa hauetan egiten dugun bezalaxe.

Fukushimako hondamendia gertatu eta urtebete geroago, ez dago duda posiblerik: Gladys, arrazoi zenuen. Izan ere, Tuterara joan zinen
energia nuklearra gizateriarentzako arrisku larria zela aldarrikatzera. Gogoan izan mobilizazio hura Harrisburgeko “istripua” salatzeko nazioartean
eginiko deiari erantzuten ziola. Antza denez, Txernobilgoarekin ez zuten nahikoa izan, baina Fukushimakoarekin, berriz, pronuklearrik
pronuklearrenak ere hasiak dira atzera egiten. Gure artean nuklearrik ezean azak jan beharko genituzkeela esaten zuten haiek ere, Japoniakoak izututa,
poztu egin dira, ahapeka baina, zuk eta beste batuek Euskal Herria nuklearizatzeko proiektuaren kontra sustatu zenuten mugimendu hark
arrakasta izan zuelako. Bai, Euskal Herria nuklearizatzeko proektua; izan ere, lau ziren eraki nahi zituzten zentralak, Deban, Ispasterren, Tuteran
eta Lemoizen.

Bada, zurekin egin genuen azken hitzordutik urtebete pasatu ondoren, jakin behar duzu Japoniak zentral nuklear guztiak (54) itxi egin
dituela. Alemaniak energia nuklearrari uko egitea erabaki du; 2022an itxiko ditu azken zentralak, berrienak. Italiarrek, berriz, orain dela urtebete
nuklearren kontra bozkatu zuten modu masiboan erreferendumean. Suitzan behin betiko baztertu dituzte proiektuan zituzten hiru zentralak, eta
martxan dituzten bostak, berriz, pixkanaka ixtea erabaki dute. Ikusten duzunez, Gladys, nuklearrak atzeraka doaz, oso modu nabarmenean, gainera.

Eta Garoña? Albiste txarrak. Paraje hauetan beti gaizki eta berandu. PPko Gobernuak 2019ra arte luzatu dio baimena zentral zahar,
matxuratu eta izugarri arriskutsu honi. PSOEk kargu hartu dio, baina PSOEk, aukera izan zuenean, itxi ordez, hauteskundeetan agindu bezala, ixteko data
legealdia bukatu arte luzatu zuen. PPri luzapena ematea erraz-erraza jarri dio, alegia.

Ikusten duzunez, Gladys, historiak arrazoi eman dizu, baina arrazoia, berez, ez da nahikoa; arrazoia defendatzen jarraitu behar dugu,
eta egiteko horretan, ez izan dudarik, gurekin jarraitzen duzu.

EGUZKI

Kolonbiako zein Palestinako preso politikoen inguruko hitzaldia

Aste honetan hasiko dira Kukutza proiektuaren aurkako epaiketak

Kukutzaren oharra:

Aste honetan hasiko zaizkigu Kukutza proiektuaren kontrako epaiketak, eta hilabete osoan zehar garatuko dira 2 prozesu ezberdin. Urtarrilaren 11, 12 eta 13an, Kukutza II okupatu zutenen kontrako epaiketa burutuko da eta hurrengo asteetan Kukutza III-ko hustutzean etxebizitzan erresistitzen zeuden kideen kontrakoa.

Kukutza II-ko autoak dioen arabera, ez zaizkie usurpazio deliturik leporatzen, jabegoaren kontrako kalteak baizik. Larraskitu kaleko 27. zenbakian sartu zen kide taldearen helburua, hura 13 urtetan hutsik egon dela zalatzea zen, 1998. urtean, Kukutzako kideak handik bota zituzteztenetik, hain zuzen ere.

13 urte hauetan, eraikin horrek sua hartu du, etxegabekoentzako aterpea izan da, eta auzokideentzako arriskua izan da. Orain, eraikina okupatu zutenei 9.000 euroko eskaera egiten die jabeak, atea, horma eta lehioak apurtu izanagatik, argi ikusten denean, ertzainek direla atea apurtu eta horma botatzen dutenak.

Eskaera hauekin, argi geratzen da egun horretan ertzainek buruturiko operazioak ez zuela usurpazio delitu bat gelditzeko helburua, gaztetxe saiakera bat galaraztea baizik.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!

Info+ kukutza.blogspot.com

Gasteizko campuseko ikasle presoen aldeko jaia Gasteizko Gaztetxean

Gasteizko campuseko ikasle presoen askatasuna eta ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute ostegunean Gasteizko gaztetxean, haien artean Xalba Kortxoeneako kidea delarik. Hona hemen Presoen Aldeko Taldeak zabaldutako mezua:

Presoen Aldeko Taldearen oharra:

Urtero moduan, abenduaren azkenengo ostegunean, Presoen Aldeko Taldeak (PAT) antolatuta, ikasle presoen eguna burutuko da Gasteizko gaztetxean.

Bertan, magisteritzako ikasle diren Iker Araguas eta Aiala Zaldibar eta letren fakultateko ikasle den Xalba Ramirezen askatasuna eta ikasteko eskubidea aldarrikatuko dira.

20:30etan hasita, Egurra ta kitto! eta Eskean taldeen kontzertuez gain, ekitaldia, parranda eta giro bikaina izango da.

Gogoratu bestalde, sarreran HARABA!ko kamisetak erosteko aukera izango dela 6€ren truke.

Animatu eta egin ezazu topa ikasle presoen omenez!

Info+ harabakanpus.tk


“Tortura Euskal Herrian” dokumentala aurkeztuko du TATek

Torturaren Aurkako Taldearen oharra:

2008ko uztailean Bizkaian burutu zen polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten. Bertan, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan kalabozoetako zenbait irudi bota zituzten, non atxilotuak Guardia Zibilekin batera agertzen diren pasiloetan gora eta behera.

Operazio honetatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin dugu azken hilabeteotan, bertan kalabozoetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik, besteak beste. Honekin batera hainbat elkarrizketa grabatu ditugu, torturaren errealitatea aztertuz ikuspegi ezberdinetatik. Dokumentala gazteleraz egin dugu eta azpitutuluak jarri dizkiogu euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Amaitua dago jada, eta datorren larunbatean botako dugu lehen aldiz Bilbon.

Ondorengo irudiak Garzon epailearen aginduz egin ziren grabazioetatik hartuak dira. Autoaren arabera atxiloaldi oso grabatu behar zuten Guardia Zibilek, baina argazkietan agertzen den pasiloko joan eta etorriak grabatu zituzten soilik. Dokumentalean bideoz grabaturiko irudi gehiago ikusteko aukera izango da.

Okupatu zuen tokiak, ikuskizuna hasi berri da

Bellas Arteko eraikina okupatu zuen kolektibaren oharra:

6 hilabete ondoren, 15-M mugimenduak egindako aldarrikapen utopikoak gutxi dira. Alderantziz, eskubide garrantzitsuetaz hitz egiten dugu: demokrazia, partehartzea, etxebizitza edo osasuna bezalako eskubideak, alegia. Baina, honetaz gain ametsak ere baditugu, antzoki huts bat bizitza gune batean bihurtzea izan daiteken bezala. Duela 30 urte besteek itxi zituzten ateak irikitzea. Hiriaren eskaera historiko bat errealitate bilakatzea. Baina, amets batzuk orden judizialik gabeko 20 Udaltzaingok atea bortxatzen dutenean amaitzen dira.

Ez zen ekintza sinboliko bat izan. Hildako eraikin bat talde kudeaketa bilatzen duten pertsona eta taldeen parte hartze gune batean bihurtzeko, toki hau irekitzea erabaki genuen, beti ere demokrazia, konfidantza, eskuzabaltasuna, transparentzia, komunak diren gauzen zaintza eta garapena bezalako baliopean. Kultura ireki eta herritar bat garatzeko aukera emango zuelakoan geunden, non lan kolektiboak, eztabaidak, experimentazioa eta gure eskubideen aldeko borrokak funtsezkoak izango ziren. Gauza pila bat gertatu ahal izango ziren tokia, batezere, ezusteko gauzak.

11:30ak inguru, eraikineko leiho desberdinetatik hiru pankarta zintzilikatu genituen eta ekintza sare sozialetan eta blog batean argitaratu genuen, gizarteari jakinarazteko asmoz. Handik minutu batzuetara komunikabide desberdinak agertzen hasi ziren, era egoki batez informatu zitzaielarik. 13:00ak inguru, eraikineko atean Udaltzaingoa agertu zen. Bai eraikinaren kanpotik eta bai barrutik ere, hitz egiten saiatu ginen, baina beraiek ez ziguten horretarako aukerarik eman. Barnetik Udaltzaingoen nagusiari irtenarazteko ordenaz galdetu zitzaionean, irtenarazterik ez zela egongo esan zigun. Momentu horretan bertan, atetik aldendu zen, handik gerora egondako konmunikazio saiakera guztiak kontutan hartu gabe. Une baten ondoren, udaltzain batzuk, palankak erabiliz, atea bortxatzen hasi ziren.

Ez genuen, inolaz ere, atea ireki. 20 poliziek (haien artean hainbat ertzain) indarraren bidez hautsi zuten atea irudietan ikusten den bezala. Irekitze bortitzaren ostean, Udaltza#urbieta61 bellas artes Indarra erabilizinak eraikinean sartu zirenean, atetik gertu aurkitu gintuzten eta identifikatu eta katxeatu egin gintuzten. Orduan, eraikina uzteko bi aukera azaldu zitzaizkigun, gure kabuz edo beraiek behartuta. Hau ikusita, era baketsuan atera ginen, udaltzainek eraikina lehenbailehen utz genezan behin eta berriz agintzen ziguten bitartean.

Eta honela gertatu da ametsen antzokiaren esnatze leuna, gure segurtasunaren babesleek berriz ere zapuztua, era “jatorrean”,palankak erabiliz, eraikin hau lotaldi luze batetan sar genezan eskatuz, lotaldi honek diruak sen onak baino gehiago balio duen bitartean jarraituko duelarik. Sen on hau faltan sumatzen da SADEk, jabeak, “eraikina ez dago utzita, naiz eta antzokiak duela 30 urte bere ateak itxi” bezalako gauzak esaten dituenean, edo Udaltzaingoak irtenarazte hau irtenaraztea ez dela izan kontsideratu duenean. Baina Sen onaren falta honen aurrean gure pentsamolde kolektiboa jarriko dugu.

Jadanik ez zarete konturatu ez dizuegula lo egiten utziko, amesten uzten ez bagaituzue.

Ibon etxera!

Beste gu 2005 Okupazioa from art-kaos on Vimeo.

Go to Top