errepresioa

Aratz Estonba-ren poesia

…gainontzean poesia-edo idazten darrait, ondoren bidaltzen dizkizuet horietako bat ea gustoko duzuen. Ni ez naiz batere abila esku hauetan, eta poesian oso ona ez banaiz ere, hobetaoxeago egiten dut… kar, kar

Aratz Estonba Iturriza
euskal preso politikoa
Toledoko espetxetik

AUZOARI BURUZKO GOGOETAK

Auzoa da kalez kale hazi eta hezi nauten pausoak
Nafarroatik Euskal Herrira, Zuberoatik pasatzen den bidea
Askatasunaren etorbidea zubiaren beste aldean da
nire auzoa

Auzoa da lehiotik entzuten den abesti aldarrikatzailea
begirada konplizez pareta oihuka irakurtzea
erosketa poltsan batera eta bestera barreiatutako amets ilegalak dira
nire auzoa

Auzoa da begiak itxi eta bihotza uzkurtzea
egun bat gutxiago eta ixa bat gahiago egutegian
nostalgiaz, pozez, minez eta ilusioz gaindi egin duen desauzoa da
nire auzoa

Auzoa da Kasildak jaurtitako granada,. Ripaldaren oroimenezko loreak
Ijituren muraleko udaberri etengabea;
izen abizenez jositako borroka anonimoa da
nire auzoa

Auzoa da ostikada batez etorkizunaren argia sarraraztea
gure buruaren baitako izatea
etorkizuna non eta nolakoa nahi dugun erabakitzea da
nire auzoa

Auzoa da itsasoko marruma lagun izatea
asmakizunik behar ez duen lagun artea
zure logelako lehiotik barna arnasten den askatasuna da
nire auzoa

AMETSAK ARGITZEN

(gu gara) egin dezagun ohiu
muzin egin diogun botereari
geure bihotzetako suzko barrikaden isla
dira gauero
zelaian etzanda edo
edifizioetako terrazetan
ikusten ditugun izarrak
eta begiek nir-nir egiten digute

(gu gara) esan dezagun harro
uko egin diogu inoren aginduak onartzeari
gure baitako jarioaren isla
da gauero
egunsentiaren zain edo
irrikaren irrikaz argitzen den
ametsa

URRIAK 8 MANIFA BILBON

KUKUTZAKOEN OHARRA:

Datorren URRIAREN 8a, larunbata, GAZTETXEA GARA! lelopeko MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA burutuko dugu KUKUTZAren alde

Gaztetxeak beharrezkoak dira, bai Errekalden, Euskal Herrian eta Mundu osoan. Gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen, bizitzen, borrokatzen ikasteko guneak. Mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi, eta bide horretan, gaztetxeak funtzio berezi bat betetzen dute.

Gune okupatuek jabego pribatuak eragiten dituen desberdintasunak azaleratzen dituzte eta errotik borrokatzen dituzte. Espekulazioa helburu duen jabego pribatua herriarentzat berreskuratzen dugu hain zuzen ere. Sistema honentzat sakratua den jabego pribatua.

Gora gaztetxeak! Gora Okupazioa! Gora iraultza!

El consejero de Interior debe dar explicaciones

La actuación que protagonizaron el pasado fin de semana agentes de la Ertzaintza y de la Policía Municipal dentro y fuera del gaztetxe de Gasteiz constituye, a tenor del relato que hicieron ayer los afectados, uno de los ataques más graves contra un proyecto que ha estado siempre en el punto de mira de las instituciones locales pero que, al mismo tiempo, cuenta con el respaldo de la gente del barrio y del movimiento social y asociativo de la ciudad. Los datos que ofrecieron los representantes de la gazte asanblada y las pruebas gráficas que expusieron fueron muy elocuentes. No es, además, el único gaztetxe que está siendo objeto del acoso institucional en Euskal Herria, ahí está el ejemplo de Kukutza, en Bilbo, y de varios otros locales igualmente en peligro, lo que demuestra que este tipo de iniciativas siguen siendo vistas como objetivo a batir por algunos mandatarios.

Con todo, y siendo en sí mismo un hecho denunciable, más aún viendo el número de heridos y la entidad de sus lesiones, la gravedad de esta actuación va más allá del ataque al gaztetxe y a quienes lo disfrutan. Y es que la violencia empleada por ertzainas y policías locales, y el uso que hicieron de expresiones amenazantes y provocadoras, como las relativas a que ellos no están en tregua, son muy preocupantes. ¿Qué pretendían? ¿Qué buscaban entrando en el gaztetxe con tal violencia y persiguiendo a decenas de jóvenes hasta el mismo centro de la ciudad? Precisamente, cuando hemos asistido al verano más tranquilo de los últimos años.

La nota del Departamento de Interior -remitida tres días después y como respuesta a la comparecencia del gaztetxe- no da ninguna explicación y se limita a confirmar las imputaciones. Los máximos responsables de la Ertzaintza y de la Policía Municipal deben comparecer para informar de lo ocurrido. Rodolfo Ares debe explicar si esos ertzainas actuaron por su cuenta, y en ese caso depurar responsabilidades, o si seguían órdenes. Porque este tipo de actuaciones son inadmisibles, más cuando este país trabaja para entrar en un escenario en el que todo tipo de violencias sean cosa del pasado. A pesar del empecinamiento de algunos uniformados.

Informazio gehiago: http://www.gara.net/paperezkoa/20110908/289490/es/El-consejero-Interior-debe-dar-explicaciones

Kukutza gaztetxea alarma gorrian dago! Adi egon!

Hau da Kukutza gaztetxearen egoera:

!!Empieza el baile!!El Ayuntamiento de Bilbo ha concedido la LICENCIA DE DERRIBO y YA está en manos de Cabisa. Ahora mismo estamos a la espera de que el juez entregue a la Ertzaintza la orden de desalojo.!Ya sabemos como funcionan! asi que el desalojo puede ejecutarse en cualquier momento.

ADI EGON!!

Kukutza gaztetxearen historia eta lana (erdaraz):


CAZA DE BRUJAS EN EL GAZTETXE DE GASTEIZ

El pasado sábado, día 3 de septiembre, después de una noche de conciertos alrededor de 40 personas se encontraban en el interior del gaztetxe. Sobre las 3.30 de la madrugada un grupo de policía autonómica y municipal que se encontraba en la entrada comenzó a mirar el interior del local con ayuda de una linterna. Un miembro de la asamblea que se encontraba en la barra se acercó a la puerta para saber que estaba pasando. En este instante se oyeron frases como “Y encima quieren cerrar la puerta, putos etarras de mierda se van a enterar” y “sois basura”. En ese momento, los diferentes cuerpos policiales entraron en el gaztetxe con actitud violenta y
desmesurada. El miembro del gaztetxe se identificó como tal y les sugirió que se tranquilizaran. En ese mismo instante comenzaron a desalojar a los allí presentes a golpe limpio y oyendo burradas como “vosotros estáis en tregua, pero nosotros no”. Queremos resaltar que se intentó hablar con la ertzaintza, pero esto fue imposible por su actitud anteriormente descrita.

Cuando ya habían sacado a la gente al exterior, varios miembros de la policía municipal y autonómica se quedaron en el interior del gaztetxe con el miembro identificado de la asamblea.
Seguidamente, con actitud grotesca, le hicieron retirar las fotos de los presos políticos de Gasteiz que de toda la vida allí habían estado y este con mucha tranquilidad acató la orden. Por este hecho lo han acusado de enaltecimiento del terrorismo. Aparte de esto también se llevaron un viejo panel de presos y un mural que se encontraba mirando a la plaza Etxauri. A continuación y sin mostrar ninguna orden le obligaron a mostrar cada una de las salas de la casa mientras ellos las registraban. Al identificado en ningún momento se le dejó contactar con nadie y después del registro se dirigieron a la entrada.

(gehiago…)

Gaztetxe baten kontrako eraso berria

Gaztetxe ta Gazte asanblada koordinadora-tik jaso dugun oharra:

Aurrekoan erasotuak izaten hari garela esaten genuen, beste atal bat gaurkoan.Lanean jarraitu behar dugu eta erasoei erantzun bateratu bat eman behar diegu!

Bart gauen Zipaioak Ordiziko Gaztetxean

Atzo gauen musika altu zegoela aitzakitzat hartzuz, bi sekreta sartu ziren Gaztetxean. Bertan adin gabeko bi gazte aurkitzen ziren eta hauei, zaratarena esaten hasi ziren. Gazteak, kitarra akustikoa jotzen hari ziren eta ea beraiek zein ziren galdetu zieten, hauek, kaletik paseatzen ari zirela eta zaratarengatik sartu zirela. Jarraian ertzainak zirela esan zuten eta presoen argazkiengatik galdetzen hasi ziren, ea zergaitik zeuden hor eta horrelakoak.

Bi adin gabe hauek identifikatu eta beste seibat zipaio uniformatu sartu ziren, argazkiak ateratzen, kartelak apurtzen…

Enkargatuarengatik galdetu zuten ea zein zen arduraduna, ez dagoela arduradunik esan zieten joateko gonbitea eginez.

Istripuz zendutako Gazte Asanbladako bi kideren argazkiengatik ea ETAkoan ziren, meatxuak Gazteak kikildu nahian,…

EZ GARA ZIPAIOEN MEATXUEN AURREAN KIKILDUKO UTZI BAKEAN ALDE HEMENDIK!!

Ordiziako San Juan suan irakurritako textua.

Xalba eta Jazinten amari eginiko elkarrizketa

Euskal Herriko gazte auzipetuak Ibaetan itxialdia burutzen ari diren honetan Arantxa Cruzi, Xalba eta Jazint gazte espetxeratuen amari egindako elkarrizketa jarri nahi dizuegu hemen, errepresioaren eraginak ingurukoengan duen eragina gertuago ezagutu dezagun.

ARANTXA CRUZ, JAZINT ETA XALBA DONOSTIAKO GAZTE ESPETXERATUEN AMA.

-Nola izan zen Polizia zuen etxera Jazint eta Xalba atxilotzera joan zenekoa?

Urriaren 22an,goizeko bostak aldera atea jo zuten, nahiko era bortitzean. Deskolokatuta altxa nintzen ohetik, erdi lo. Egia esan momentu hori ezabatuta  bezala daukat. Bat-batean  jende pila bat zegoen etxean ea bakarrik nengoen galdezka. Nire seme gazteenarekin nengoela esan nien, hartara ez bainintzen gogoratu mutila ere etxean zegoela. Guztioi salara joateko esan ziguten, eta orduan nire seme gazteena esnatu zen zer gertatzen zen galdetuaz. Momentu horretatik aurrera kriston isiltasuna egon zen, hasiera oso bortitza izan zen, dena jendez beteta, baina momentu horretatik polizia etxetik joan arte ez zen ezer entzun. Etxea miatzera zetozela esan zidaten, ez zidaten inoiz galdetu ea Jazint eta Xalba non zeuden, ea etxean zeuden, ea hemen bizi ziren… Hasieran ni pixka bat galduta nengoen eta miaketa bat soilik zela pentsatzen nuen. Geletan sartu eta etxea miatzen hasi zirenean nik presente egon beharko nuela esan nien, eta baietz erantzun zidaten, etxearen distribuzioa bakarrik begiratzen ari zirela. Momentu horretatik nire seme gazteena salan gelditu zen zazpi bat poliziarekin eta gu gelaz gela. Jazint eta Xalbaren gela goitik behera begiratu zuten, den dena, eta gero gainontzeko gelak, sala, nire logela etab. gainetik. Esan behar dut polizien buruak begirune minimo bat izan zuela seme gazteenarekin, komunera joan nahi zuela eta, bera polizia batekin ez zela komunera sartuko esan zuen, eta berekin sartzeko esan zidaten. Bere logela miatzeaz amaitutakoan ea lotara sartzen utziko zioten galdegin nien, eta buruak baietz erantzun zuen, nahiz eta beste polizia baten guztiok salan egotea nahiago zuela esan. Esan nahi duana begirune minimo minimo bat eduki zuela da. Azkenean salan material informatikoarekin hasi ziren, baita nire pendriveak ere, nahiz eta nire mobila adibidez ez zuten hartu. Eta esan dizudana, ez zen ezer entzun, hiru orduko miaketa izan zen eta goizeko zortziak aldera joan ziren. Oraindik ere gauez bakarrik geratu izan naizenean halako rollo txar bat sentitzen dut.

Biharamunean Jazinten neskalagunarekin hizketan, bere etxera ere joan zirela esan zidan, gainera ezohikoa izan zen 11 orduz egon ziren eta. Bere amari adibidez behin eta berriro galdetu zioten ea non zeuden etab.

-Zer etorri zen ondoren?

Hortik aurrera zer? Ba lau hilabeteko angustia, nik behintzat  hala bizi izan dut. Ezer jakin gabe, ea non zeuden, ea nola zeuden. Horrek sortu zuena izan zen angustia ikaragarria. Etxean ere, seme gazteenak ere, ikusten nuen ezin zuela adierazi, non egongo dira? Besterik gabe galderaren bat. Lau hilabete horiek gogorrenak izan dira prozesu honetan, oso egoera tristea.  Ondoren, Izpuran azaldu zirenean pasada bat izan zen, eta nik bizi izan nuen bezala ikusten nuen beste sei gazteen familientzat ere oso momentu hunkigarria izan zela, lehenengo eguna batez ere, oso intimoa izan zelako, batez ere familia egon zelako. Bai, momentu hori ikaragarria izan zen. Aste osoan zehar goraka joan zen, jende askok bere laguntza eskainiz, oso gauza pozgarria izan zen. Hemendik nik eskerrak eman nahi dizkiet bertan gure semeak jaso dituzten hautetsiei. Beraiek oso garbi zuten gazte hauek independentistak izategatik zeudela zeuden egoeran, eta nolabait beren laguntza eskaini nahi izan zieten. Familia guztiak ados gaude, guretzat horrek  balio ikaragarria du. Beraien nahia iparraldean bizitzen jartzea zen, bizitza normala egiten, baina ezin izan genuen lortu, berehala atxilotu baitzituzten.

Jazinek eta Xalbak bi hilabete eman zuten Seisseko espetxean,  laguntza handirik gabe, beste hizkuntza bat… justu gaur bi aste Madrilera eraman zituzten euroaginduarekin eta momentu honetan Soto del Realen daude. Eta hemendik aurrera zer? Ba ez dakigu, egia da hasierako angustia hori desagertu dela, baina egoera oso gogorra da, beraientzat lehenengo eta familia guztiarentzat ondoren.

-Zure kasuan ez da bakarra, baina bi seme batera atxilotu, kartzelan…

Bai nik uste ama batentzat barru barrutik zerbait kenduko balizute bezala dela, eta nire kasuan, ba doblea. Bi gazte, tarte honetan urteak bete dituztela… eta esaten dezu, nire bi semeak! Etxea erabat hutsik geratzea izan da, eta anaia gazteenarentzat ere zer esanik ez, bat-batean anaiarik gabe geratu da. Bai, sufrimendua ikaragarria da, biak batera, gauza berdinagatik, biak batera desagertzea… eta dena da doblea. Sufrimenduaz gain egunerokotasun horretan dena da doblea.

-Zuk orain nola ikusten dituzun beraiek?

Nik indartsu ikusi nituen Izpuran, seguruena oso babestuta sentitu zirelako ere. indartsu ikusi nituen Seissen zeuden bitartean. Konbentzituta daude egiten ari direna ez dela ezer txarra dudarik gabe, ez doazela inoren kontra. Beren militantzia politikoa dela eta alderdi horretatik oso konbentzitua daude, beren idealak dauzkatela eta horiek defendatzeagatik daudela kartzelan. Noski, traslado guztiek, denok dakigun bezala, presoa deskolokatuta uzten dute, orain berriz badirudi martxa hartzen ari direla. Pentsatzen det izango dituztela momentu bajo batzuk, beraiek barruan eta guk kanpoan, baina ondo ikusten ditut.

Euskal Herriko gazte auzipetuek itxialdia hasi dute Ibaetan

2007tik hona 250 gazte baina gehiago atxilotu dituzte Euskal Herrian izandako sarekada ezberdinetan, eta noski, Kortxoeneak ere badu errealitate honen kontzientzia. Guk geuk ere zuzenean pairatu genuen eraso hauetako bat gaztetxea miatu zutenean, eta egun bi gazte auzipetuen argazkiak ditugu gaztetxeko horman eta Kortxoeneako bi kide epaiketa eta sententzia zain dira. Hemendik gure elkartasuna eta babesa lutzatu nahi diegu itxialdia burutzen ari diren gazteei, eta antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Hona hemen gazteek prestatu duten egitaraua:

-Astelehena 6: Eskubide zibil eta politikoak
11:00etan hasiera Filosofia fakultatean
12:00etan agerraldia
17:00etan kontzentra epaitegian (ondoren astero sinatu behar duten guztiak batera sinatzera)
Zinema irekia

-Asteartea 7: Tortura
Arartekoari tortura testigantzak entregatuko zaizkio
19:00etan hitzaldia (TATeko kide bat+gazte torturatu bat)
Zinema irekia

-Asteazkena 8: Euskal Gazteria
Argazki erakusketa
19:00etan kontzentra PSOEren egoitzaren parean
Bideo emanaldia

-Osteguna 9: Nazioartea
12:00etan bandera erakusketa, trikitilariak, luntxa…
18:00tan Nazioarteko erakundeen hitzaldia
21:00etan afari inernazionalista+bakarlaria

-Ostirala 10: Espetxe politika
Kotxekarabana
12:00etan Martuteneko espetxean kontzentra
20:00etan Enkartelada konstitik eta amaiera.

Larunbata 11:
EKITALDI NAZIONALA ETA KONTZERTUAK USURBILEN.



Xalbaren gutuna!

2011eko Martxoaren 23an, Xalbak idatzitako gutuna:

Esa peña de la greña!!

Zemuz zabiltzate barrio? Nere gaztetxea zaintzen ibiliko zeaztela imaginatzen det ezta? je, je…

Lehenik eta behin eskerrak eman behar dizkizuet Izpurara eta Kambora etorri zinetenei guri babesa eskaintzera, eta kolorez, irriz, jolasez (eta asanblada zoro batez) eta maitasunez gure itxialdiari benetako zentzua emateagatik. Eta eskerrak ere, egunez egun Gros gris horri kolorea emateagatik, gazte borroka, gazte unibertsoa, egunez egun eraikitzeagatik. Aupa zuek rediox, ez etsi eta beti aurrera e?! GARAIPENA GUREA DELA!!

Frantses estatuko “justizia eta askatasunaren” ministerioak (tiene huevos la cosa) Seysses-eko espetxera sartu gintuztenetik astetxo batzuk pasa dira iada eta (no podia ser pa menos) ya espetxeko jaun eta jabe bihurtu gera! (Zoroenen eta indartsuenen lagun eginda, nola ez…). Gabatxo alu hauen ziegetara, dena den, berri freskoak iristen dira, eta enteratu naiz inauterietan hortik ibili nintzela, betiko moduan monigote baten antzera mozkor aurpegiarekin (baten baten mendekua izango zela imaginatzen det). Baina tira, propaganda txarra propaganda den bezela, eskertzen da, bihotz-bihotzez, nitaz gogoratu izana, elkartasun keinu txikienak, barroteak arindu eta txabola txiki hauek indarrez eta ilusioz betetzen ditu! Beraz, berriro ere, AUPA ZUEK REDIOX!!

Harrotasunez beterik idazten dizuet gaurkoan. Harrotasuna zuek bezalako jendea ezagutu eta lagun izanagatik. Eta harrotasunez zuekin, eskuz esku, borrolatzeko aukeragatik, zuekin batera Grosek izan duen gaztetxerik guapoena eraikitzeagatik, zuekin batera sistema puta honi egurra eman eta alternatiba errealak eraiki ahal izateagatik.

Baina ez dezagun inoiz ahaztu: gaztetxea tresna bat besterik ez dela. Tresna eraginkor, ilusionante eta dibertigarria, baina tresna. Gure helburua beste auzo, hiri, bat sortzea delarik gaztetxeaz haratago joan behar dugu eta sistemaren kontra lanean jarri, bakoitzak berea, eta bakoitzari berea emanez. Kaguen diox tropa, irabazteko borrokatu behar dugu eta irabazteko bizi behar gera! Eta gazteok ezinbesteko papera jokatzen degu. Gazteok oraina eta geroa izateaz gain, indar, ilusio eta grina degu, aberatsen kontra, inposatzaileen kontra, egiteko gaitasuna, eta antolakuntza eta borrokaz irabaztekoa. Antolatu dezagun beraz inoiz izan ez den gazte olatu handiena! Gazte boterea eraiki behar degu eta gazte borrokaz lortuko dugu horren beharrezkoa degun askatasuna! Animo beraz eta lanera! GUREA DA GARAIPENA!

Gaurkoz, hemen utziko det gutuna (pa que os quedeis con el mensaje, je, je). Ta hurrengoan bidaliko dizkizuet proposamen berriak e.a. soberan dago gogoratzea, orain inoiz baino gehio, gaztetxeko kidea naizela eta beraz edozertarako nirekin konta dezakezuela. Es más, bidalidazue lehenbailehen marroiren bat!

Y con esto y un bizcocho a follar y mucho!

p.d.: Egutegi porno bat nahi det

Zaindu zaitezte eta azkenekoz, AUPA ZUEK REDIOX!!

Maitasun iraultzailez,

Xalba.

Xalba, Jazint eta Endika Perez gazte independentistak espainaratu dituzte

Xalba, Jazint eta Endika Perez gazte independentistak espainiaratu dituzte. Urrian polizia espainolak burutu zuen sarekadatik ihes egitea lortu ostean otsailaren amaieran Izpuran agertu ziren hiru gazteok beste zazpirekin batera. Astebeteko itxialdia egin ostean Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako hautetsiek euren etxeetan hartu zituzten polizia frantsesak atxilotu zituen arte, Grande Marlaska epaileak bidalitako euroagindu eskaera betetzeko. Zortziak daude jada espainiar espetxeetan.

Galdakaoko gaztetxearen desalojoaren ondoren bi gazte gose greban

Galdakaoko Gazte Asanbladak gaztetxea okupatu ostean asteburuko gertaerak salatu ditu, eta alkateak zein alkategaiak izandako jarrera kritikatu du, gaztetxearen beharra azpimarratuz.

Galdakaoko Gazte Asanbladaren oharra:

Galdakaoko Gazte Asanbladak asteburu honetan zehar Joseba Escribano alkateak eta Ibon Uribe alkategaiak udaletxeko arduradun politiko bezala izandako jarrera salatu nahi du. Laburki, hurrengoak dira asteburuan zehar jasotako gerterak.

Barikue 18. Kalejira baten ostean Maximo Moreno parkeko gaztetxearen okupazioa publikoa egin zen.

Larunbata 19. Goizean auzolana egin zen, gero herri bazkaria eta arratsaldean 80 kide inguruk parte hartu zuten herri olinpiadak burutu ziren. Gaubelaren ostean jentea etxera joan zen eta bi gazte gaztetxe barruan geratu ziren lotan.
(gehiago…)

Jacint Ramirez, Xalba Ramirez eta Endika Perez espainiaratzea onartu dute Pauen

Askatasunaren oharra:

Jacint Ramirez, Xalba Ramirez eta Endika Perez espainiaratzea onartu dute Pauen. Jon Goioren kasuan berriz informazio gehiago eskatu dute. Pasa den astean izan zuten euroagindu audientzia eta gaur jakinarazi dute epaia. Joan den astean aztertu zituen Jazint eta Xalba Ramirez eta Endika Perez-en kontrako euroaginduak onartzen dituela jakinarazi du Paueko epaitegiak goiz honetan.“Jon Goio” Gregorio Jimenez-en kontrako eskaerari buruz, Espainiari beste informazio gehiago eskatu dio, Peio Olanoren torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen den euroagindua eta honen salaketa martxan den konprobatzeko. Euroagindua asteartean apirilaren 5ean aztertuko du.

Go to Top