Euskal Herria

2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu

5420112523184_10153729223871001_6861054296887166205_n

Otsailak 27, osteguna “27 URTE EZ DIRA EZER” dokumentalaren aurkezpena

zintzilikOtsailaren 27, Oreretako Zintzilik Irrati Librearen historia kontatzen duen dokumentalaren aurkezpena izango degu Kortxoenean, eta menaldiaren ondotik dokumentalaren egileekin solasteko aukera.

Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zen Euskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.

 

Larunbatean gaztetxearen irekiera egingo dute Antiguon!! Animatu !!

Apirilaren 20an aurtengo JAION ospatuko da!!!

Apirilaren 20an aurtengo JAION ospatuko dugu urtero bezala. Baina aurten badu berexitasun bat: ospatuko del 10. JAION izango da!!!

Urtero bezela moskutik irtengo da 17.30tan eta gaztetxean bukatuko du. Kamioian BOOM taldeak joko du (The Sonics-en bertsioak) eta ondoren gaztetxean INOREN ERO NI, EL DESVÁN DEL MACHO, MUSHROOM CAFFEINE eta APURTU taldeak izango ditugu. Ondoren, aurreko azken bi urteetan bezala, DJ GÖO-k bukatuko du jaialdia.

Animatu eta lagunda zabaltzen deialdia!!! gonbidatu zure lagunei!!!

Greba Gaua

Uztaritzeko gaztetxea

Uztaritzeko gaztetxea galtzeko punduan girelako idazten dizuegu. Azken bi urteak negoziaketan pasa ondoren , herriko etxeak zin egindakoa ukatu digute! Gaurko egunean negoziaketa eta elkarrizketak blokatuak dira eta UZTAILAREN 5 erako GURE LOKALETIK KANPORATUAK IZAITEKO ARRISKU BIZIAN GIRA! HERRIKO ETXEAREN MESPREXUA ETA GEZURRAK EZ DITUGULA ONARTZEN ERAKUSTEKO ETA UZTARITZEK GAZTETXE BAT BEHAR DUELAKO, ASTEAZKEN ARRATS HUNTAN, GAUEKO 10ETAN HERRIKO ETXEAREN AINTZINEAN ELGARRETARATZEA HERRIKO KONTSEILUAREN KARI MEZUA ZABALDU !!!! HERRI BAT GAZTEXE BAT!!!

*GUREKIN JARRAITZEN DUZU, GLADYS*

1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil
zintuen, Gladys. Datorren igandean, hura gertatu zela 33 urte. Aurten ez dugu Egia parkeko oroitarriaren inguruan biltzeko deialdirik egingo, ez
modu formalean, behintzat. Egutegia hitzordu interesgarriz beteta dago eta, hori kontuan izanda, erabaki dugu, aurtengoz, ez zela komeni beste bat
gehitzea, beste hori guretzat bereziki adierazgarria bada ere. Hala ere, badakizu ez zaitugula ahazten. Horregatik, gutun honen bidez, xume-xume eta
labur-labur, panoramaren berri eman nahi dizugu, urtero fetxa hauetan egiten dugun bezalaxe.

Fukushimako hondamendia gertatu eta urtebete geroago, ez dago duda posiblerik: Gladys, arrazoi zenuen. Izan ere, Tuterara joan zinen
energia nuklearra gizateriarentzako arrisku larria zela aldarrikatzera. Gogoan izan mobilizazio hura Harrisburgeko “istripua” salatzeko nazioartean
eginiko deiari erantzuten ziola. Antza denez, Txernobilgoarekin ez zuten nahikoa izan, baina Fukushimakoarekin, berriz, pronuklearrik
pronuklearrenak ere hasiak dira atzera egiten. Gure artean nuklearrik ezean azak jan beharko genituzkeela esaten zuten haiek ere, Japoniakoak izututa,
poztu egin dira, ahapeka baina, zuk eta beste batuek Euskal Herria nuklearizatzeko proiektuaren kontra sustatu zenuten mugimendu hark
arrakasta izan zuelako. Bai, Euskal Herria nuklearizatzeko proektua; izan ere, lau ziren eraki nahi zituzten zentralak, Deban, Ispasterren, Tuteran
eta Lemoizen.

Bada, zurekin egin genuen azken hitzordutik urtebete pasatu ondoren, jakin behar duzu Japoniak zentral nuklear guztiak (54) itxi egin
dituela. Alemaniak energia nuklearrari uko egitea erabaki du; 2022an itxiko ditu azken zentralak, berrienak. Italiarrek, berriz, orain dela urtebete
nuklearren kontra bozkatu zuten modu masiboan erreferendumean. Suitzan behin betiko baztertu dituzte proiektuan zituzten hiru zentralak, eta
martxan dituzten bostak, berriz, pixkanaka ixtea erabaki dute. Ikusten duzunez, Gladys, nuklearrak atzeraka doaz, oso modu nabarmenean, gainera.

Eta Garoña? Albiste txarrak. Paraje hauetan beti gaizki eta berandu. PPko Gobernuak 2019ra arte luzatu dio baimena zentral zahar,
matxuratu eta izugarri arriskutsu honi. PSOEk kargu hartu dio, baina PSOEk, aukera izan zuenean, itxi ordez, hauteskundeetan agindu bezala, ixteko data
legealdia bukatu arte luzatu zuen. PPri luzapena ematea erraz-erraza jarri dio, alegia.

Ikusten duzunez, Gladys, historiak arrazoi eman dizu, baina arrazoia, berez, ez da nahikoa; arrazoia defendatzen jarraitu behar dugu,
eta egiteko horretan, ez izan dudarik, gurekin jarraitzen duzu.

EGUZKI

Zorionak Xalba!!!

Polloe Bizirik jaialdia!!

Kolonbiako zein Palestinako preso politikoen inguruko hitzaldia

Apirilaren 20tik 28ra La Kelo gaztetxearen urteurrena, Zorionak!

Agroekologiari buruzko jardunaldiak Ustaro kooperatibaren eskutik

Txostena deskargatzeko klikatu hemen

Go to Top