Indarkeria matxistaren aurkako emanaldia Txantxarrekan

Urban 13 Kolektiboak Kortxoenean egitekoa zuen “Indarkeria matxistaren aurkako emanaldia” Txantxarrekan egingo du azkenean.

KORTXOENEA BIZIRIK!

untitled

“Nolako gaztetxeak behar eta nahi ditugu?” Info7 irratian

Info7 irratia: Kultura ofiziala vs kultura alternatiboaren arteko talka irudikatu da azken aldian bereziki Kortxoenea eta Donostia 2016 Hiriburutzaren artean. Bi ereduen arteko talka egon badago ala uztargarriak dira? Kultur faktoriaz gain eraldaketarako gune dira gaztetxeak, aurrera begira zer nolako guneak izan beharko lukete? Gaztetxe izena bera aldatu beharko litzateke?

Entzuteko klitatu HEMEN.

 

DURANGOKO AZOKAN SALGAI

karteladoku

Durangoko Azokan salgai izango duzu “KORTXOENEA, IRAUTEA SORTZEA DELAKO” dokumentala Topatu, Argia eta Musikazuzeneanen postuetan, baita Sapuetxen gaztetxean.

Abenduaren 6an berriz, dokumentalaren emanaldi eta aurkezpena izango dugu 13:30etan Irudienean.

 

TRAILERRA:

“Kortxoenea, Irautea sortzea delako” dokumentalaren emanaldia Irungo Lakaxitan

dokumentala_kortxoena

Informazio gehiago:

www.lakaxita.org

Kortxoeneako kideon hitzaldia M-Etxean

CTssCzxWIAA-E2Y

Azaroak 17 asteartea, kontzentrazioa19:00tan udaletxean

kontz1

Putzuzuloko lagunak Kortxoeneaz mintzo Hamaika Telebistan

Putzuzulo gaztetxeak 10 urte bete zituen urrian. Gaztetxeko bi lagunekin izan dira Hamaika Telebistan euren bizitzetan izan duen eraginari buruz hizketan. Horrez gain, gaztetxeen mugimenduan ere murgildu dira.

Larunbateko mobilizazioaren bideoa

Irutxuloko Hitzaren bideoa:

“Donostia 2016” eta “Donostia Kultura”-ko langileek beren babesa adierazi digute

“Donostia Kultura” eta “Donostia 2016”-ko langile ezberdinek beren babesa eta sostengua eskeini diote Kortxoeneari eta hori adierazi asmoz argazki bana atera dute.

“Donostia Kultura”-ko langileak:

DK-langileak-kortxoenearen-alde

“Donostia 2016”-ko langileak:

kortxoenea-donostia-2016

Milesker Piratak! …lagunekin bai!

piratok-kortxori

Txantxarrekako asanblada ere Kortxoenearen alde

Txantxarrekako Asanbladaren oharra:

Txantxarrekako asanblada Donostiako Udalarekin harremanetan izan da azken hilabeteetan, Villa Alegriaren lagapena beste urtebetez luzatzeko. Lagapenaren baldintzak gogortu ditu Udal Gobernuak, negoziatu edo hitz egiteko aukerarik utzi gabe. Hala ere, Txantxarrekako proiektuak aurrera jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigulako erabaki genuen baietz, sinatu egingo genuela. Hala adierazi genion astelehenean Udalari.

Astearte goizean Udalaren konplizitatearekin Kortxoenea ilegalki eta indarrez eraitsi dutela ikusita ordea, ezinbestean aldatu da gure jarrera. Donostiako gune autogestionatu guztiak, eraikinen jabetza edozein dela ere, borroka beraren parte gara. Kortxoenean gertatutakoa guztion kontrako erasoa da. Horrenbestez, aste honetan sinatzekoak ginen arren, oraingoz lagapena ez sinatzea erabaki dugu. 10 eguneko epea jarri badigute ere, ez diegu presioei men egingo. Kortxoeneara begira azpimarratzen duen borondate on hori bera frogatu beharko du Udalak. Bien bitartean, jarraituko dugu Txantxarrekari bizitza eman eta hamaika kolektiboren babesleku izaten, eta prest gaude, denon mesedetan, gune autogestionatuen alde lanean ari diren talde eta proiektu guztiekin elkarlanari heltzeko.

Gune autogestionatuen defentsan:

Kortxoenea Bizirik! Lagunekin bai!

 

DESALOJO EGUNEKO ZENBAIT IRUDI

 

 

 

 

 

 

 

Go to Top