Autokonpostatze proiektua

Hondakinen kudeaketa gero eta konplexuagoa da, gero eta material desberdin gehiago erabiltzen dugulako eta, batez ere, gero eta zabor gehiago sortzen dugulako. Baliabideak mugatuak dira. Mundua hustutzen ari gara zaborrak gainezka egiten digun bitartean.

Orain arteko bidetik jarraituz gero, oso urte gutxitan egingo dute gainezka Gipuzkoako zabortegiek eta erabaki egokiak hartu ezean,� eraiki nahi duten errauste plantak 25-30 urtetarako lotuko gaitu kudeaketa eredu xahutzaile eta kutsakor honetara.

Zer zentzu dauka lehengaiak ( papera, kartoia, beira, plastikoa eta janari kondarrak � ) erretzeak?

Guztiok diogu birziklatzen dugula, baina orokorrean sortzen ditugun hiri hondakinen % 23 baino ez dugu gaika biltzen, % 90 birziklagarria denean.

Arazoa larriagotu baino lehen, birziklatze-tasa handitu eta, batez ere, herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatuko dituen hondakinen kudeaketa aitzindaria martxan jarri behar dugu Gipuzkoa osoan, jadanik �Usurbil, Hernani eta Oiartzunen martxan dagoen berbera : atez ateko bilketa. Gaur egungo inertziari buelta eman diote herri hauetan. % 80tik gorako gaikako biltze portzentaiak lortuz, herritarren osasuna eta gipuzkoarron etorkizuna bermatzeko. Hondakin atal guztiak nahasian jasotzeak ez dauka inongo zentzurik; ez ingurugiroaren ikuspegitik, ez ekonomiaren ikuspuntutik, ezta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasunetik begiratuta ere.

Konponbidearen arloan, Kortxoeneak Zero Zabor filosofiarekin bat egiten du. Hori dela eta, alternatiba xume baina erreal bat planteatu nahi izan dugu baratzaren ondoan bi konpostadora jarriaz. Bertan, gaztetxeko kideok etxetik ekarritako hondakin organikoak konpostatzen ditugu. Gainera, gaztetxearen kanpoaldean jarri ditugun bi kubo berezien bidez, fiosofia honekin bat egiten duten guztiek, eta bereziki bizilagunek,�proiektu honetan parte hartu dezaten bultzatu nahi izan degu.

Hori honela, bizilagunek aipatu kuboetan botatzen dituzten hondakin organikoak konpostatu egiten dira; zabortegira joan beharrean, hondakin horiei irtenbide erreal bat emanez.�Gainera, lortzen dugun konposta baratzeko lurra ongarritzeko erabiliko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Go to Top