Baratza ekologikoa

Landaketa

Kortxoseko fabrika Baratzeko pikuakokupatu zenetik, baratza egiteko asmoa azaldu zen. Aukera ezberdinak aztertu ziren eta, azkenik, �Amazonas� deritzogun orubean egitea erabaki zen. Irailaren 9an, auzolanaren bidez, bertan zeuden hondakinak eta landareri inbaditzailea kendu genuen.

Lehenik, orube erdialdean dauden lau zutabek mugatzen duten lur saila landu genuen. Lurra harrotu eta bertan zeuden sustrai eta hondakinak erretiratzen nahikoa lan izan genuen. Jatorrizko lurra aretsua eta zementutsua den arren, zizareak agertu ziren landaketan eta horrek lurra aberasten du. Gero, dozena bat letxuga, eskarola, azelga (gorri eta berde) eta brokoli eta 40 porru landatu genituen substratuz inguratuta.

Landatu bezain pronto, lehen erasotzaileak agertu ziren: bareen oldarraldia!!! Hamarkadatan zehar porlana eta zaborraz elikatzen egon ondoren, normala da letxuga berde, fresko eta goxoak jan nahi izatea� eta hala, hamarna letxuga irentsi zituzten.

Horren aurrean, neurri bat hartu zen: garagardoz betetako ontzitxoak landaketaren inguruan jartzea, bareak erakartzen baititu. Baita emaitza onak lortu ere! Ontzitxoak bare askoren hilobi bilakatu baitira.

Horretaz gain, iraileko azken astean beste oldarraldi bat izan dugu: zorriena. Oraingoan, azelgak izan dira erasotuak eta izurrite hau eteteko flix -flix ekologiko bat botako diogu. Izurriteek eragindako galerei aurre egiteko, landaketa berriak egin ziren: letxuga eta porruak.Baratzeko pikuak

Bestalde, bi landare usaindun landatu dira: menta eta xarbota (tomillo). Usain atsegina emateaz gain, intsektu kaltegarriak aldendu eta onuragarriak erakarriko dituzten itxaropena dugu.

Baratze Ekologikoa
Kortxoenea gune autogestionatua izaki, baratza edukitzea filosofia horren adierazgarri garbia da. Globalizazio eta kontsumismo basatiaren garaian, elikagaiak ere ez dira salbu: abenduan piperrak jaten ditugu, urteko edozein arotan fruitu tropikalak eskuragarri ditugu� baina ba al dakigu nolakoa den tomatearen jatorrizko zaporea?

Kontsumo itsu honen anabasak badu bere alternatiba: autokontsumoa. Norberak jango dituen elikagaiak ekoizteak onurak besterik ez dakartza. Kapitalismoak sustatzen duen elikaduraren ekoizpen-sareekin hausten du, jango dugunaren jatorria dakigu, sasoian sasoikoa kontsumitzen dugu, eta hori guztia ingurumenarekiko abegitsu izanda.

Horregatik, Kortxoeneako baratza elikagaiak eskuratzeko iturria izateaz gain, esperientzia hezitzaile bat da; barazkia gure platerera iritsi bitarteko prozesua bertatik bertara ezagutzen dugu, ur falta denean ureztatu egiten dugu, urtaro bakoitzean naturak eskaintzen dizkigun barazkiak ezagutzen ditugu eta ingurumenaren fenomenoekiko harreman berri bat eraikitzen dugu (bizitzaren miraria!). Jada, euria ez da soilik eguraldi txarra izango!

Lur-sailaren handitzea

Orain hilabete hasitako landaketak emaitza txukunak izan dituela ikusita, baratza handitzeko apustua egin dugu. Hasiera batean, lurrak ez zeukan oso itxura onik; baina, landatutako porru, brokkortxoenea gaztetxeko baratzaoli, azelga eta letxugak azken hilabete honetan hazi egin dira eta horrek gure lanarekin jarraitzeko indarrak eman dizkigu.

Hala, larunbateko Auzolan txikian (urriak 30) baratza handitu dugu, hots, baratzetik ezker aldera gelditzen den lur zatitxoa aprobetxatu dugu. Bertan zeuden arbolak moztu ondoren, lurra harrotu dugu, bertako hondakinak eta sustraiak baztertzeko; eta, ondoren, landaketa.

Kasu horretan, asmoa zera izan da: landaketaren bidez, lurraren kalitatea hobetzea, hala, udaberriko landaketetarako lur aberatsagoa izateko.

Ongarri Berdeak

Nekazaritza ekologikoan, �ongarri berde� izeneko landareak erabiltzen dira horretarako; gure arbasoek ongarri kimikoak sortu aurretik erabiltzen zuten teknika hori. Landare espezie asko erabili daiteke horretarako, baina Kortxoenean euskaraz zuhain-zalke eta gazteleraz veza deitutako landarea erein dugu.

Landare hori lekaleen familiakoa da, eta bereizitasun oso interesgarri bat dute familia horretako kideek: sustraietan dituzten mikroorganismoek lagunduta, airean dagoen nitrogenoa lurrera eramaten dute, landareentzat eskuragarri utziz eta, beraz, lurra ongarrituz.

Baina hori ez da eskaintzen diguten onura bakarra. Zuhaina ereiten dugunean, pixkanaka ernatuz joango da eta handitzen doan heinean, sustraiak garatuko ditu,
aurkitzen duen lurra harrotuz eta oxigenatuz. Zuhainari lehen loreak ateratzen hasten zaizkionean, landareak moztu egingo ditugu eta egun batzuetan zehar lur gainean utzi, lehor daitezen. Lehortu direnean, lurra harrotuko dugu eta moztutako landare zatien ekarpena egingo diogu lurrari.

Behin landarea lurrean dagoela, materia organikoaren deskonposaketa etorriko da; humusa sortuko da eta prozesu honetan parte hartzen duten mikroorganismoak nabarmen ugarituko dira.

Guzti horrek lurraren egitura hobetuko du; materia organikoz aberastuko du, solteagoa izango da eta aireztatuagoa. Beraz, geure helburua lortzeko primerakoa izango da.

Guztia ongi ateratzen bada, udaberrirako Kortxoenean lur aberatsa izango dugu; tomate, piper, kalabazin, berenjena, pepino eta abar luze bat landatzeko.

kortxoenea gaztetxeko baratza

Horretaz gain, oiloek berdea den guztia jateko duten joeragatik, baratza hesitu dugu eta ate bat jarri dugu sarrera gisa. Azkenik, ate ondoko lur-zatia sendabelarrak landatzeko erabiliko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Go to Top