Oilotegiaren proiektua

Autogestioaren filosofiari jarraiki, baratzan daukagun orubean oilotegi txiki bat eraiki dugu. Bertan, oraingoiz, bost oilo ditugu, eta modu ekologikoan hezteko proiektua dugu martxan. Hori horrela, oiloentzako lekua egokitzeko baratzeko barazkiak jan ez ditzaten gune bat hesitu dugu, eta�etxola txiki bat eraiki diegu. Hala ere, egunero irtetzen dira hesitura horretatik, orubean zehar ibiltzen direlarik lurra harrotuz eta janaria bilatuz. Emandako arraultzak ekintza berezietarako erabiltzen ditugu, hala nola, bazkari herrikoietarako, txapelketeta ezberdinetako sari gisa… eta halako ekintzarik ez dagoenean, gaztetxera gerturatzen den orok du aukera arrautza goxo eta zoragarri batzuk etxera eramateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Go to Top