Doako denda

Doako denda ez da 01-dohakoDenda.resizedtrukerako gune bat, ez dago ezer utzi beharrik zerbait hartu ahal izateko. Bertan jendeak erabiltzen ez dituen arropa eta tresna ezberdinak uzten ditu, eta gerturatzen den orok inongo konpromezurik gabe nahi duena hartu dezake. Helburua erabiltzen ez diren gauzei berrerabilpen bat ematea eta inork eduki ditzakeen behar ezberdinei doako erantzun bat ematea da.

Beraz badakizu, ekarri gaztetxera etxean hautsa pilatzen dituzun gauzak, eta pasa doako dendatik gainbegirada bat botatzera, ondo etorri dakizukeen edozein gauza aurki dezakezu eta!

KONTSUMISMOARI ALTERNATIBAK ERAIKI!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Go to Top