Kantatzen duen auzoa ez da inoiz hilko

Kortxoenean erroturik, Kantatzen duen auzoa ez da inoiz hilko proiektua, kultura orokorrean eta musikaren alorrean bereziki sorkuntza bultzatzea helburu duen proiektua da. Bere baitan, 5 azpi proiektu aurki ditzakegu. Kale musika eskola, bertso eskola, talde irekia, grabaketa gela eta azkenik, entsegu gela. Webgune honetan informazio gehiago dago azpi proiektu hauetako bakoitzaren inguruan.

Euskaraz, eredu asanblearioan, parekidetasuna eta parte hartzea bultzatuz, kultura musikala Donostia mailan eta batez ere auzora begira modu libre eta eskuragarrian jartzea da proiektuaren azken helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Go to Top