Txirrindularriak

Egun, gizartean garraioaren inguruko eztabaida pil-pilean dagoen honetan, hiri mailako garraiobide alternatiboa txirrindak izaten jarraitzen du. Berau da kutsadurarik sortu ez, eta maila guztietan norberarentzat eta ingurukoentzat osasungarri den garraiobidea, baita eskuragarri daukagun garraiobide merkeena; eta Kortxoenean hori bultzatzeko proiektu bat dugu martxan.

Txirrindaren erabilpena sustatzea helburru duen proiektua da Txirrindularriak, bizikletak konpontzeko, eta konpontzen ikasteko zerbitzu bat eskeini nahi duena. Honela asteazkenero 17:30etatik aurrera Gaztetxean txirrindak konpontzen lagunduko dizun jendea eta konponketak aurrera eramateko materiala izango da gerturatzen den ororentzako. Esan bezala helburua bizikleta konpontzeaz gain jabeari konponketa ezberdinak nola egin irakastea da.

Amaitzeko argi utzi nahi dugu proiektu honen helburua ez dela inondik inora dirua ateratzea, esan bezala txirrindaren erabilpena sustatzea baizik Trukean soilik konponketan erabilitako materialak izan ditzakeen gastuak eskatuko dira, tailerra hobetzen joateko borondatearekin batera.

MERKEA ETA OSASUNGARRIA GUZTIONTZAT… TXIRRINDA!!!

MUGI HADI ETA BAZTERTU BEREBILA!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Go to Top